Itxi

Kontzertuak

Hirian 2022: ordutegiak, agertokiak eta nola iritsi

B. F. | EITB Media

2022/05/26

Larunbatean, Hirian egitasmoak Bilboko Santutxu auzoa hartuko du. 12:45ean hasiko da lehen kontzertua eta 23:00ak arte zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, doako sarrerarekin.

Hirian ekimeneko kontzertuak

Larunbat honetan, Hirian jaialdi urbanoa egingo da Bilboko Santutxu auzoan. Hogeitahiru artistak girotuko dute eguna, tartean, Samantha Hudson, Aviador Dro, Albany eta Sex Museum.

Euskal artistek presentzia nabarmena izango dute jaialdian; bada, Hofe x 4:40, Borrokan, Euskoprincess, Kokoshca, Potato eta Mutiko & Tatta & Denso musikariak oholtza gainean ikusteko aukera egongo da.

Bestela, Maria Escarmiento, Punk Party Reggae, MDA, L'haine, ZA & La TransMegaCobla, Çantamarta, The Limboos, La Élite (Yung Prado eta David Burgués), Plasaporros kolektiboa eta Samuraï ere bertan izango dira.

Elektronikari dagokionez, 'Basoa in the city' gunean, GAZZI, Yung Prado, Tronis eta Chica Gang kolektiboko Rocio arituko dira.

Egunean zehar, aurtengo Bilbao BBK Live jaialdirako bonuak prezio berezian erosteko aukera izango da.

Ordutegiak

Guneak

Nola iritsi

Karmelo Plazara iristeko (El Karmelo eta Basoa Arsuaga agertokiak), Bilboko Metroaren 1 edo 2 linea hartu eta Santutxuko geltokian jaitsi zaitezke, Karmelo izeneko irteeratik.

Cocherito eta Zumalakarregi agertokietara heltzeko, Santutxuko metroko geltokian jaitsi eta Zabalbide irteeran ateratzea da aukerari onena.

Trenez heldu nahi izanez gero, Abando (Renfe), Bilbo-Concordia (Feve) eta Matiko-Bilbo (Euskotren) geltokietan jaitsi eta bertatik metroa hartu dezakezu (Santutxun geldituta).

Oinez hurbilduko direnek, 12 minutuko distantzia dute Alde Zaharretik eta 25 minutu ingurukoa Abando zein Zabalburutik.

Bilbora autobusean gerturatzen direnentzat aukerarik onena honakoa da: Bilbao Intermodal geltokian jaitsi, metroko 1 edo 2 linea hartu eta Santutxuko geltokian jaitsi.