Saio berezia
Udako denboraldia estreinatuko dugu gaur, Sopelako hondartzan, “Dida Fresh” bereziarekin
B. F. | EITB Media
2022/06/27
10:00etatik 13:00etara bitartean, udako lehen “Dida Fresh” egingo dugu Sopelako Atxabiribil hondartzatik zuzenean.
Ikasturtea bukatuta, udari gogotsu helduko diogu Gaztean.
Gaur goizean, zuzeneko saioa egingo dute "Dida!"ko kideek Sopelako Atxabiribil hondartzan.
Uda honetan...PIRATA gatoz¿¿¿¿¿Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara¿DIDA FRESH¿@antton_telleria @julentelle @andrea_aranburu pic.twitter.com/FP1mVxnWZ9
— Dida (@DidaGaztea) June 24, 2022
10:00etatik 13:00etara, hainbat gonbidatu pasatuko dira udako denboraldiko lehen saiotik.
Hasteko, Leti Canales surflaria etorriko da 10:30ean. Elkarrizketaz gain, erronka berezia botako diogu kirolariari. Zein? Adi Gazteako sare sozialei!
11:30ean, June Ansoleaga ETBko aurkezle sopelarrak denboraldia bedeinkatuko digu. Gainera, ohorezko sorosle izendatuko dugu eta gure urrezko txilibitua emango diogu zuzenean.
Hirugarren gonbidatua Afrika Bibang musikaria izango da, 12:30 aldera. Zuzenean abestuko digu, udatiarren denboraldia behar bezala hasteko.
Bestela, udako saioko atal berriak estreinatuko ditugu, eta gerturatzen direnen artean sari berezi bat banatuko dugu: EHZ jaialdirako sarrerak!