Musika
Amaia Monterok lan berria kaleratuko du, La Oreja de Van Goghen inguruan sortutako polemikaren erdian
B. F. | EITB Media
2022/10/04
Asteburu honetan, Leire Martinez La Oreja de Van Gogheko abeslariak taldean sartu zeneko unea izan du hizpide.
Amaia Montero artista donostiarrak lan berria kaleratuko duela iragarri du bere Instagram profilean.
Gainera, asteburu honetan, Leire Martinez La Oreja de Van Gogheko abeslariak elkarrizketa eman du Telecinco kateko saio batean.
Ezagun egin zen unean, familiak eta lagunek berari buruzko albiste guztiak irakurtzen zituztela kontatu du abeslariak. "Mesedez egiteari uzteko eskatu nien, nire burua babestu nahi nuen", azaldu du.
Jendeak Amaia eta bere artean sustatutako lehiaren inguruan galdetuta, Martinez argia izan da: "Beti egongo da Amaia nahiago duen jendea, baina hau ez da lehiaketa bat".
Urriaren 14an, Leire Martinez "GU" saioan izango da bere ohiko tartearekin. Bertan, emandako elkarrizketaren inguruan galdetuko diote Ibon Fernandezek, Alain Perezek eta Maite Garmendiak.
Leire Martínez explicando porque firma los discos de la anterior etapa a ella de La Oreja de Van Gogh es justo lo que necesitaba escuchar el día de hoy. pic.twitter.com/ynvekPi3B1
— Baldo ¿ (@zerobaldo) October 1, 2022