Cargando...
Itxi

El Conquis

Ilia Uriarte izango da “El Conquis”en hemeretzigarren edizioko lehen lehiakidea

B. F. | EITB Media

2022/10/14

Gazteako entzuleen botoek eman diote finalerako pasea gazte oñatiarrari. ‘GU’ saioan zuzenean jakinarazi diogu berria.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ilia Uriarte izango da "El Conquistador del Caribe"ren hemeretzigarren edizioko lehen lehiakidea, Gazteako entzuleek hala erabakita. 18 urteko oñatiarrak jaso ditu boto gehien gure webgunean martxan jarritako bozketan.

10 eguneko epea izan duzue erabiltzaileek Anartz Duandikoetxea, Ager Badiola edo Ilia Uriarteren aldeko botoa emateko. 'GU' saioan eman genituen ezagutzera hiru hautagaien izenak. Guztira 4.000 bototik gora jaso ditugu, eta horietatik 1.643 eraman ditu Iliak. Anartz izan da bigarren bozkatuena, 1.261 bozekin. Azkenik, Ager Badiolak 1.201 boto eskuratu ditu.

Berria emateko, 'GU' saiora gonbidatu dugu Ilia, baita Julian Iantzi "El Conquis"eko aurkezlea ere.