Cargando...
Itxi

Jaialdiak

Iggy Pop, Rancid eta Lucinda Williams dira Azkena Rock Festival 2023ren karteleko lehen izenak

B. F. | EITB Media

2023/06/16

Ekainaren 15etik 18ra izango da datorren edizioa Mendizabalan. Aipatutakoez gain, Steve Earle, Melvins, Calexico, Queensrÿche eta Monster Magneten izenak ere aurreratu dituzte, beste askoren artean.

Rancid

Ekainaren 15etik 18ra, Azkena Rock Festival (ARF) jaialdiak rock doinuz jantziko du Gasteizko Mendizabala. Festibaleko antolatzaileek iragarri dituzte jada bertan arituko diren artisten lehen izenak. Iggy Pop, Rancid eta Lucinda Williams nazioarteko artistak bertan izango dira, kartelburu gisa.

Aipatutakoez gain, Steve Earle, Melvins, Calexico, Queensrÿche eta Monster Magneten izenak ere aurreratu dituzte. Euskal Herriko artistei dagokienez ere zabala izango da eskaintza: Brigade Loco, Pasadena eta El Drogasek "sugarra piztuko dute" ARFen oholtzetan.

Sarrerak eta Gazte Bonua

Berrikuntza gisa, jaialdiak Gazte Bonua eskainiko du estreinakoz. 15 eta 23 urte bitarteko gazteek sarrera merkeagoa, 100 eurokoa, erosteko aukera izango dute, eta aipatutako sarrera Gazte Kultura Bonuarekin ere eskuratu ahal izango da.

Azkenik, ARFek publiko fidelari keinu egin nahi dio, urriaren 24tik aurrera prezio berezidun (110 €) sarrerak aurresalmetan eskainiz. Bestela, tiket orokorrak (130 €) urriaren 28an jarriko dituzte salgai, hemen.

Orain arte konfirmatutako izenak

IGGY POPRANCIDLUCINDA WILLIAMSBONES OF MINERVABRIGADE LOCOCALEXICOSTEVE EARLEEL DROGAS (BARRICADA – 40º)GWARLUCEROMATCHBOXMELVINSMONSTER MAGNETOS MUTANTESPASADENAQUEENSRYCHE