Sariak
Bilbao Seriesland jaialdiak Gaztearen "Daniel|a|" telesail digitala saritu du
B. F. | EITB Media
2022/10/24
Telesailak aktorerik onenaren saria eta euskal websail onenaren sariak eskuratu ditu. Orotara, 26 herrialdetako 85 websail hautatu dituzte jaialdirako.
Bilbao Seriesland Euskal Herriko websailen festibalak Gaztearen "Daniel|a|" proiektua saritu du, euskal websailik onenaren eta aktorerik onenaren (Gabriel Ocina) garaikurrekin. Sariei esker, datorren urtean Berlineko Die Seriale festibalera bidaiatuko du "Daniel|a|"k.
Urriaren 22an egin zuten jaialdiaren zortzigarren edizioaren gala. Aurten, lehiaketak 26 herrialdetako 85 websail hautatu ditu, eta sei kategoriatan lehiatu dira.
2021eko udazkenean estreinatu zuen Gazteak "Daniel|a|" transmedia proiektua. Hiru podcast, sei ataleko serie digitala eta kontzertu bat izan ziren proiektu berritzaile honen osagaiak.
Atal guztiak ikusgai daude, Gaztearen webgunean eta YouTube kanalean.