Musika
Grises taldeak jotzeari utziko dio, hogei urteko ibilbideari amaiera borobila emanez
B. F. | EITB Media
2022/10/26
Azaroaren 5ean hasiko da zestoar taldearen agur bira Gure Bazterrak jaialdian.
"Badakigu dena amaitzen dela eta Grisesen amaiera ere iritsi da". Horrela iragarri dute Grises zestoarrek taldea utziko dutela, hogei urteko ibilbidearen ostean. Sei disko kaleratu dituzte ordutik, eta ehunka kontzertu eskaini. Azaroaren 5ean hasiko dute agur bira Zestoan egingo den Gure Bazterrak jaialdian.
Taldeak ohar bidez eman du jakitera berria, azken hogei urteetan bertan egon diren zaleei eskerrak eman, eta azken kontzertuetarako gonbidapena eginez.
"Pixkanaka joango gara agurraren xehetasun gehiago ematen. Tristea izango da, baina taldeak merezi duen amaiera handia izatea nahi dugu", adierazi dute taldekideek.