Cargando...
Itxi

Jaialdiak

Zahara eta Nacho Vegas kartelburu, asteburu honetan, MAZ Basauriren hamargarren edizioan

B. F. | EITB Media

2023/06/26

Azaroaren 11n eta 12an izango da aurtengo MAZ Basauri. Ordainpeko zein doako kontzertuez gozatzeko aukera izango da Social Antzokian eta San Migel auzoko Pinceles parkean.

Zahara. Argazkia: @nereacoll

Asteburu honetan, azaroak 11 eta 12, egingo da MAZ Basauriren hamargarren edizioa. Doako kontzertuak San Migel auzoko Pinceles parkean izango dira, eta ordainpekoak, ostera, Social Antzokian.

Artista gonbidatuei dagokienez, Zahara eta Nacho Vegas izango dira kartelburuak. Bestela, Full Cab, Mountain Men, Julen Burgos, Deñe, Kurixe, Basurita eta Enric Montefuscok osatuko dute musika programa.

Social Antzokiko kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, hemen, 12 euroren truke. Bertako txarteldegian ere salgai egongo dira, 15 euroan. Jaialdiko antolatzaileek jakitera eman dutenez, zuzenekoak zutik ikusiko dira, eta barra zerbitzua berreskuratuko dute aurten.

Aipatutakoaz gain, haurrentzako programazio berezia prestatu du aurten MAZ Basaurik. Txiki MAZ izeneko gunean, DJ saio bat, kontzertu bat eta musika ikuskizun bat izango dira ikusi eta entzungai.

Programazioa, egunez egun

Ostirala, azaroak 11

Social Antzokia, 12 € + gastuak aldez aurretik / 15 € egunean bertan

21:00   Ateak irekitzea21:30   Full Cab22:30   Zahara Larunbata, azaroak 12 Txiki MAZ-Pinceles parkea (Garbileku kalea 5, San Migel, Basauri)

11:30   Mugu (DJ saioa)12:00   Matraka Ma Non Troppo (Trakamatraka konpainiaren musika ikuskizuna)12:50   Mugu (DJ saioa)13:20   Mountain Men (kontzertua) MAZ kalean-Pinceles parkea (Garbileku kalea 5, San Migel, Basauri)

17:30   Julen Burgos18:15   Deñe19:00   Kurixe19:45   BasuritaSocial Antzokia, 12 €+ gastuak aldez aurretik / 15 € egunean bertan

21:00   Ateak irekitzea21:30   Enric Montefusco23:00   Nacho Vegas