AMAS
Taylor Swift garaile nagusia izan da American Music Awards sarietan
EITB MEDIA
2022/11/21
Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak 6 sari irabazi ditu Los Angelesen izan den ikuskizunean.
Taylor Swift izan da garaile nagusia gaur gauean Los Angelesen ospatu diren American Music Awards sarietan. Artista estatubatuarrak 6 sari eskuratu ditu, horien artean, gaueko garrantzitsuena, Urteko Artista Onenaren Saria.
.@taylorswift13 is your Artist of the Year ¿¿ #AMAs pic.twitter.com/Z8f2FVOv7Q
— American Music Awards (@AMAs) November 21, 2022
Bad Bunny Puerto Ricoko abeslariak bi sari jaso zituen: Gizonezko Artista Latino Faboritoa eta Disko Latino Faboritoa, "Un Verano Sin Ti" lanagatik.
Pink pop kantariak ikuskizuna ireki zuen, "Never Gonna Not Dance Again" kanta dantzatuta, eta, ondoren, "Hopelessly Devoted to You" abestu zuen, abuztuan hildako Olivia Newton-Johnen omenaldi gisa.
A beautiful tribute to Olivia Newton-John from @Pink¿The #AMAs are LIVE on ABC, tune in. ¿ pic.twitter.com/ePwIGOQLVQ
— American Music Awards (@AMAs) November 21, 2022
Lionel Richie musikariak Ikonoaren Saria jaso zuen, musikan izan duen bide luzeagatik eta 80ko hamarkadan izan zituen abesti arrakastatsuengatik, besteak beste "All Night Long".
Wayne Brady aurkezleak rap bat eskaini zuen ikuskizunaren hasieran, eta txantxetan aritu zen, Will Smithek Chris Rocken aurka Oscar sarietan izan zuen erasoa aipatuta.