KONTZERTUAK
Doctor Deseo, Willis Drummond eta Zetak asteburuko kontzertuen artean
EITB MEDIA
2022/11/25
Asteburu honetan ere musikaz gozatzeko aukera izango dugu gure inguruan.
Musikak ez du etenik, eta ezta asteburu euritsu batean ere.
Larunbata
Ondarroan, Doctor Deseok kontzertua eskainiko du 22:00etan, eta sarrerak oraindik eskuragarri daude, 22 euroan.
Bilboko Kafe Antzokian Willis Drummondek kontzertua eskainiko du Ezezez taldearekin batera. Emanaldia 22:00etan hasiko da.
Zetak Pello Reparazen taldeak kontzertu birarekin jarraituko du, eta Igorreko gaztetxean geldituko da larunbatean. Sarrerak 8 euroren truke eros daitezke, eta kontzertua 22:00etan izango da.
Igandea
Nhil talde gazteak emanaldia eskainiko du Bilborocken, 13:00etan, eta sarrerak oraindik lor daitezke eraikinaren webgunean. Prezioa 5 eta 7 euroren bitartekoa da.
Oñatin, bestalde, Aitor Regueirok kontzertua eskainiko du Antixena gaztetxean, 12:30ean.