Cargando...
Itxi

BIRA

Bengok estreinako diskoaren Bizirik bira iragarri du

EITB MEDIA

2022/12/20

Diskoa urtarrilaren 20an aterako da plataforma guztietan, baina badakizkigu biraren datetako batzuk, besteak beste, Bilbao BBK Live jaialdian emango duen kontzertuarena.

Bengo. Argazkia: Oso Polita.

Bengok urtarrilaren 20an aterako du Bizirik bere estreinako LPa, eta gaur ezagutu ditugu zuzenean emango dituen emanaldien datak.

Momentuz, 7 kontzertu eskainiko ditu; bakarra Donostian, Laudion, Durangon, Arrasaten eta Iruñean, eta bi, Bilbon. Abeslariak bere talde propioa izango du ondoan biran zehar, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

Kartel osoa. Irudia: Oso Polita.

Bengok aurtengo Durangoko Azoka aurkeztu zuen Bizirik lana. Albumak 8 abesti bilduko ditu; horietatik 5, berriak dira, eta beste 3ak, "Hemengatxik" (Kilikirekin), "Sayek" eta "Bakarrik", berriz, singleak.

Aurreratu duenez, diskoan konpositore gazteak bere burua aurkituko du, pixkanaka-pixkanaka, loratu eta Bengoren bertsio berri hobe bat aurkitu arte.