Jaiak
Ibil Bedi, Esne Beltza, Nøgen, Olaia Inziarte, Ezpalak eta XSakara, Donostiako Aste Nagusian
B. F. | EITB Media
2023/06/16
Abuztuaren 12tik 19ra, musika programazio oparoa prestatu dute Donostiako Piratek.
Indartsu dator aurten Donostiako Aste Nagusi Pirata. Abuztuaren 12tik 19ra bitarte, Donostiako kaian Ibil Bedi, Esne Beltza, Nøgen, Olaia Inziarte, Ezpalak eta XSakara zuzenean ikusteko aukera izango da.
Aipatutakoez gain, Sua, La Excavadora, Janus Lester, Delirium Tremens, Kilimak, Herenegun eta Niña Coyote eta Chico Tornadok osatu dute aurten Donostiako Piraten kartela.
Urtero legez, kontzertuak doakoak izango dira, hiriko portuan kokatutako Flamenka gunean.
Donostiako Piraten kartela
Sagueseko kontzertuak
Saguesen, Donostiako Udalak antolatutako zuzenekoak izango dira Aste Nagusiak iraun bitartean. Bertan egongo dira El Drogas, Bulego, Huntza, ETS, Sofia Ellar eta beste hainbat artista.
Ikusi hemen Sagueseko kontzertuen egitaraua.