Jaiak
Zetak, Gaztearen eskutik, Bilboko Aste Nagusiko kontzertuen artean
N. V. / B. F. | EITB Media
2023/08/17
Gatibu, Lola Indigo, Lori Meyers eta Vanesa Martin ere izango dira Udalak antolatutako kontzertuen artean.
Bilboko Udalak Aste Nagusira begira programatutako lehen kontzertuak iragarri ditu. Abuztuaren 21etik 24ta bitartean, ZETAK, Gatibu, Lola Indigo, Lori Meyers eta Vanesa Martin igoko dira Abandoibarra eta Europa parkeko oholtzetara.
Kontzertuen agenda
Abandoibarra
Astelehena (abuztuak 21): Lori Meyers (23:30)
Asteartea (abuztuak 22): Gatibu (23:30)
Asteazkena (abuztuak 23): Vanesa Martin (23:30)
Europa parkea
Asteazkena (abuztuak 23): Lola Indigo (00:00)
Osteguna (abuztuak 24): ZETAK, Gazteak babestuta (00:00)