20. edizioa
'Dida Fresh' saio berezia, gaur, Euskal Encounter ekitalditik
Nagore Valle
2012/07/27
Igandera arte informatikaren zale ugari izango dira Barakaldoko BECen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hemen da informatikaren zaleentzako ekitaldia: Euskal Encounter. Teknologia berrien zaleentzako topaketaren 20. edizioa egingo da igandera arte Barakaldoko BECen, eta 4.000 ordenagailu baino gehiago bilduko ditu. Gazteak ere parte hartuko du Euskal Encounterren; ''Dida Fresh'' saioak emanaldi berezia egingo du BECetik gaur, ekitaldian gertatzen ari denaren berri emateko asmoz. Gainera, zozketa paregabea antolatu dugu: Xbox 360 bideo-kontsola bat zozkatuko dugu web gunean izena ematen duten erabiltzaileen artean. Irabazlearen izena datorren ostiraleko saio berezian ezagutuko dugu.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten ere, izugarrizkoa izango da parte hartzea: "Ordenagailua konektatzeko 4.096 toki ezarriko ditugu, eta horiek guztiak erreserbatuta daude dagoeneko. Gainera, itxaronzerrenda luzea daukagu".
Orotara, 6.000 pertsonak hartuko dute parte Euskal Encounterren, baina, parte-hartzaileak ez ezik, milaka bisitari espero dituzte antolatzaileek. Joan den urteko edizioan, 16.000 pertsona bertaratu ziren Barakaldora ekitaldi ezaguna bisitatzeko.
Informatikaz gain, robotikak ere berebiziko protagonismoa izango du aurtengo edizioan, roboten arteko lehiaketak eta tailer ugari antolatuko baitira. Hardware, software eta bideojoko lehiaketak ere antolatu dituzte.
Bideoak (1)