Inkesta
Euskaldunon aperitiboa: rabak eta garagardoa, igandez, mendizale lookarekin
B. F. | EITB Media
2023/09/20
Aperitiboaren Nazioarteko Eguna aprobetxatuta, euren aperitibo gustukoenaren inguruan galdetu diegu Gazteako ikus-entzuleei. Galdera gehienetan aukera batek aise irabazi du, arroparen aukeraketarenean izan ezik.
Askorentzat asteburuko une sakratuenetarikoa da aperitibo edo vermoutha. Guretzat ere bai. Horregatik, Aperitiboaren Nazioarteko Egunean, euren ametsetako vermouthaz galdetu diegu, Instagramen, Gazteko ikus-entzuleei.
Otorduak eskaintzen dituen hamaika aukeren artean, lau galdera egin dizkiogu gure audientziari: jana, edana, asteburuko eguna eta arropari buruzkoak. 4200 erabiltzailetik gorako partaidetza izan du inkestak.
Jakiei dagokienez, rabak eta txopitoek irabazi dute lehia (inkestan parte hartu dutenen % 49aren aukera). Atzetik doaz kroketak (% 31), olibak (% 14) eta patatak (% 7).
Edarietan, garagardoa nagusi (% 46), vermoutha (% 27), ardoa (% 19) eta bitter-kasaren (% 8) atzetik.
Aperitiboa egiteko egunaz galdetuta (larunbata edo igandea), gure audientziaren % 60ak nahiago du igandea.
Azkenik, arroparen galdera izan da gehien harritu gaituena, bozketan zehar erantzuna aldatzen joan baita. Emaitza ikusita, Euskal Herria banatuta dagoela esan dezakegu: mendizale looka eta "señora look"aren (arropa dotorea) artean, lehenengoak irabazi du, botoen % 53arekin.