Durangoko Azoka
58. Durangoko Azoka: hauek dira Ahotsenean ikusiko ditugun kontzertu guztiak
Gaztea | EITB Media
2023/10/11
Abenduaren 6tik 10era bitartean, euskal eszenako talde hasiberri eta beteranoek euren lan berriak aurkezteko parada izango dute. Orotara, 49 talde igaroko dira Platerueneko oholtzatik.
Urtero legez, euskal kulturaren urteko uzta bilduko du Durangoko Azokak, 58. edizioan, abenduaren 6an hasi eta 10ean bukatuta.
Eskaintza oparoaren baitan, musikak hartuko du programazioaren zati handi bat. Ahotsenea gunean izango dugu euskal talde eta bakarlarien zuzenekoez gozatzeko aukera, 49 kontzertutan.
17 taldek euren estreinako lana aurkeztuko dute Plateruenako oholtza gainean: Akaleia, Eider, Eire, Etxepe, Haira, Haize-arrosa, Ithaka, Kadira, Karma, Kelepo, Lilo, Mamu, Muare, Nakar, TRB, Txopet eta Zatibi.
Bestela, eskarmentudun musikariek ere edukiko dute publikoarekin gertuko harremana izateko aukera. Nøgen, Sara Zozaya, Silitia, TOC eta Leihotikanek aurten ateratako diskoak aurkeztuko dituzte.
Gainera, Amorante, Ibil Bedi, Modus Operandi, Arima, Braulio, EKG, Esanezin, Ezezez, Feline, Intza, Jabi Patxoneta Kofradia Rock, Kemaronte, Kanpost, Kuma No Motor, Lotura, Marlik, Miren eta Roberto Etxebarria, Moxal, Murgi, Muzak, Otoi, Postal Kolekzionistak, Rukula, Yogurinha Borova, Xabi San Sebastian, Zeker eta Zukaren kontzertuez gozatzekoa aukera izango da.
Urtero legez, doakoa izango da kontzertuetarako sarrera eta emanaldi guztiak streaming bidez izango dira ikusgai, Durangoko Azokaren webgunean.