Gaztea Sariak
Gaur itxiko da Gaztea Sarietako bozketa
B. F. | EITB Media
2024/02/19
Astebeteko epea egongo da gustuko izendatuen aldeko boza emateko. Garaikurrak otsailaren 29an banatuko dira, Euskaldunako Urban Hallen.
Ireki dugu 2024ko Gaztea Sarietan izendatutako hautagaien aldeko botoa emateko epea. Gaztea Sarien webgune berezian eman beharko da gustuko izendatuaren aldeko boza, astebeteko epean (otsailaren 19ra arte).
Aurtengo izendatuak
Bideoklip onenaren kategorian, IZAROren 'CERODENERO BIDEOKLIPAZO', Merina Gris eta Delaporteren 'ALMAR', Bulegoren 'Zure begi horiek', Amoranteren 'Habanera' eta Sara Zozayaren 'Caravan' dira aurtengo hautagaiak. Irakurri hemen izendatuen proposamenen inguruko xehetasun guztiak.
Gaztea Sarien gala
Irabazleek otsailaren 29an jasoko dute garaikurra, ezustekoz beteriko galan.
2023an euskal musikak emandakoak saritzeaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da (bezperan zein sari banaketaren egunean), Gorka Urbizu eta ETSren kontzertuekin.