Cargando...
Itxi

Korrika

Zatoz Gaztearekin Korrikara, larunbat honetan, Donostian

Gaztea | EITB Media

2024/03/19

Larunbat honetan, martxoak 23, iritsiko da Korrika Donostiara. Gazteak Erdialdean du kilometroa, 20:30 aldera.

22. Korrikako azken kilometroa, Donostian. Argazkia: AEK

Larunbat honetan, martxoak 23, helduko da Korrika Gipuzkoako hiriburura. Gazteak iluntzean egingo du bat euskararen aldeko lasterketarekin, Erdialdean (2543 kilometroa), 20:30 aldera.

Bertan izango gara, gure herriaz eta hizkuntzaz harro gaudela oihukatzeko. Eta zu ere gurekin etortzea nahi dugu, elkarrekin korrika egin eta gozatzeko.

Bertaratzerik ez duzuenek Korrika zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue, streaming bidez, hemen.