Itxi

Jaialdiak

Gorka Urbizu, Sara Zozaya, Lisabö eta Ithaka, asteburu honetan Donostian, Boga Boga Festibalaren baitan

B. F. | EITB Media

2024/09/06

Aurten, Chillida Leku, Gazteszenan eta Dabadaba izango dira kontzertuez gozatzeko guneak.

Boga Boga festibala

Donostiak Boga Boga Festibalaren bigarren edizioa hartuko du asteburuan. Bertan izango dira Gorka Urbizu, Sara Zozaya, Lisabö, Ithaka, Melenas, Mudhoney eta Los Sara Fontan.

Gaur, Aiete Jauregiko parkean izatekoak ziren kontzertuak Gasteszenan izango dira: Ithaka (19:30), Melenas (20:30), Lisabö (21:30) eta Mudhoneyen (22:50) zuzenekoez gozatzeko aukera izango da.

Larunbatean, Chillida Lekun, Los Sara Fontan (17:30), Sara Zozaya (18:30) eta Gorka Urbizuk (19:45) eskainiko dute kontzertua.

Hurrengo asteburuan, irailaren 14an eta 15ean, Kursaaleko terrazetan TOC, Pinpilinpussies, Pipiolas, Nueve Desconocidos, Teo Lucadamo eta Dalila taldeak izango dira ikusgai.

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, jaialdiaren webgunean, 35 (Gasteszenako kontzertuak) eta 40 euroan (Chillida Lekuko kontzertuak).

Kartel eguneratua