Cargando...
Itxi

Jaialdiak

Gorka Urbizu, Sara Zozaya, Lisabö eta Ithaka, irailaren 6tik 8ra, Boga Boga Festibalean

B. F. | EITB Media

2024/03/22

Aurten, Chillida Leku, Aieteko Jauregiko lorategia eta Dabadaba izango dira kontzertuez gozatzeko guneak.

Boga Boga festibala

Donostiak Boga Boga Festibalaren bigarren edizioa hartuko du irailaren 6tik 9ra. Bertan izango dira Gorka Urbizu, Sara Zozaya, Lisabö, Ithaka, Melenas, Mudhoney eta Los Sara Fontan.

Jaialdiaren atarikoa irailaren 4an izango da (Kontxako estropadekin batera), Dabadaba aretoan, Tenggerren emanaldiarekin (21:30).

Irailaren 6an, Aiete Jauregiko parkean, Ithaka (19:30), Melenas (20:30), Lisabö (21:30) eta Mudhoneyen (22:50) zuzenekoez gozatzeko aukera izango da.

Irailaren 7an, Chillida Lekun, Los Sara Fontan (17:30), Sara Zozaya (18:30) eta Gorka Urbizuk (19:45) eskainiko dute kontzertua.

Hurrengo asteburuan, irailaren 14an eta 15ean, Kursaaleko terrazetan TOC, Pinpilinpussies, Pipiolas, Nueve Desconocidos, Teo Lucadamo eta Dalila taldeak izango dira ikusgai.

Boga Boga Fesibaleko kartela

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, jaialdiaren webgunean, 35 (Aiete Jauregiko parkeko kontzertuak) eta 40 euroan (Chillida Lekuko kontzertuak).