Internet
Zer esan nahi du sareetan bolo-bolo dabilen teklatuaren memeak?
B. F. | EITB Media
2024/04/24
“Begiratu zure teklatua F eta H letren artean”. Azken orduetan sareak astindu dituen memearen jatorria azalduko dizugu.
Azken orduetan Twitter edo Instagram zabaldu baduzu teklatuaren memearekin egin duzu topo. Denon timelineak bete dituen arren, ezinegona sortu du, askok ulertzeko zailtasunak izan dituztelako.
Meme honen helburua honakoa da: irakurtzen dagoenari teklatua begiraraztea, bertan dauden letren bitartez mezu bat helarazteko. Orain iritsi zaigun arren, memak urteak ditu eta anime foroetan zabaldu izan da batik bat, ingelesez.
Adibide bat: "Aste honetan gertatu zaizkidan gauza interesgarriak jakin nahi badituzu begiratu zure teklatuko I eta P letren artean". Bi letra horien artean O letra dago, zero gisa irakurriz gero, galderari erantzuna ematen dion karakterea.
Zein da @IzaroAndres|en zure kanta gustukoena?Begiratu teklatuan Z eta M artean pic.twitter.com/IilgvtTwNj
— Gaztea (@gaztea) April 24, 2024
Bertsio gaurkotuan, argazki, bideo edo ikus-entzunezko batekin ageri da testua. Memeari beste buelta bat emanda, teklatuko letren segida aldatu dute hainbat erabiltzailek, edizio programak erabilita.
Mira entre la P y la S de tu teclado. pic.twitter.com/3v74mqsaVs
— Ojito ¿ (@elojoquetodolv) April 23, 2024