Podcastak
Kepa Acerok irekiko du "Lay Day"ren hirugarren denboraldia
B. F. | EITB Media
2024/04/30
Apirilaren 30ean itzuliko da surfari buruzko bidepodcasta Gaztearen YouTubeko kanalera. Zortzi atal izango ditu hirugarren denboraldiak.
Olaia Elorriagak eta Ander Lopez Lerenak gaur egingo diote ongietorria "Lay Day" bideopodcastaren hirugarren denboraldiari, Kepa Acero suflariaren bisitarekin.
Uda ate joka dugun honetan, entzuleak surfaren munduan murgiltzeko prest dator saioaren hirugarren denboraldia. Ohi bezala, kirolari lotutako gonbidatu bat hartuko dute saioko, astean behin (astearteetan). Orotara, zortzi atal izango ditu denboraldiak.
Saioa Gaztearen Youtubeko kanalean eta webgunean izango da ikusgai. Bestela, EITB Podkast plataforman izango duzue elkarrizketa osoa entzuteko aukera. Saioan gertatzen den guztiaren berri izateko, jarraitu @laydaypod Instagramen.
Kepa Acero
Eneko anaiaren bisitaren ostean, algortar surflariak hartuko dute "Lay Day"ko kideek, denboraldi berrirako propio berriztutako platoan.
Kirol profesionalean eskuratutako garaikurrengatik ez ezik, munduan zehar bisitako abenturengatik ezagutzen dugu Acerotar gazteena.