Kontzertuak
Taylor Swift, Madrilen: lehen kontzertua, publikoaren harrera izugarria eta aurpegi ezagunak
B. F. | EITB Media
2024/05/31
Zaleek Madrilgo kaleak eta Santiago Bernabeu estadioa bete dituzte, bi egunez, Taylor Swiften Eras Tour birako bi kontzertuez gozatzeko.
Taylor Swiftek Madrilgo Santiago Bernabeun eman behar zuen lehen kontzertua baino 24 ordu lehenago hurbildu ziren lehen zaleak estadioaren inguruetara.
Milaka jarraitzailek ilara luzeak egin zituzten, euren idoloa ikusteko lekurik onena hartzeko asmoz, kontzerturako propio prestatutako janzkera aldean zeramatela.
Arratsaldean ireki zituzten ateak, eta 18:45ean hasi zen Paramore teloneroen zuzenekoa. 20:00etan iritsi zen bertan zeuden 85.000 ahotsek espero zuten unea.
El Bernabéu aclamando a Taylor Swift con un grito ensordecedor. Creo que algunos vecinos se han despertado en este momento. pic.twitter.com/hTyM8WzBCt
— Javier Rubio Donzé (@Sr_Donze) May 29, 2024
Garaiz agertu zen Swift oholtzara, eta AEBetan zein Europako beste hainbat hiriburutan dagoeneko ikusi dugun hiru erdi t'erdi inguruko ikuskizuna eskaini zuen lepo betetako estadioan.
Zaleen erantzuna, ostera, orain arte ikusitakoa baino askoz hunkigarriagoa izan zen bart Madrilen, bertaratu ziren lekukoen arabera. Protagonista bera ere hunkituta agertu zen taula gainean, eta "Champagne problems" kanta jo ostean zuzenekoa eten zuen hainbat segundoz, publikoaren txalo eta oihu zaparradaz gozatzeko.
Esto de Taylor en el Bernabeu ha sido bastante jevi. En plan paró el concierto ¿¿ #TaylorSwiftErasTourEspaña pic.twitter.com/NLt9krGVdD
— Alexsinos (@alexsinos) May 29, 2024
Errepertorioari dagokionez, zaleek espero ez zituzten abestiak entzuteko parada izan dute bart. Adibidez, "Sparks Fly" eta "I Can Fix Him (No Really I Can)" abestien mash up bat jo zuen artista estatubatuarrak.
Gainera, "Snow On The Beach" kanta abestu aurretik, Lana Del Rey bertan ez egoteagatik barkatzeko eskatu zien musikariak zaleei. Taylorren hitzek, baina, gaurko bigarren kontzertuko publikoaren esperantza piztu dute; izan ere, "gaur ezin izan da etorri" esan zuen, bigarren kontzerturako kolaborazioaren atea zabalik utzita (Lana del Reyk Bartzelonan joko du ostiral honetan, Primavera Sounden).
¿ | Durante la actuación al piano de ‘Snow on the beach’ se abrió la trampilla del suelo y la gente pensó que saldría Lana del Rey y empezamos a gritar muchísimo. Taylor tuvo que aclarar: “It’s just me guys, sorry!” #MadridTSTheErasTour pic.twitter.com/LUUI8eIxFL
— Taylor Swift España #MadridTSTheErasTour (@taylorswiftes_) May 30, 2024
Swiftie ezagunak
Blake Lively aktorea (Gossip Girl) eta Swiften lagun mina ikusi genuen publikoaren artean, alabekin eta bere amarekin.
Haim taldeko kideak ere (Danielle, Este eta Alana ahizpak) Los Angelesetik Madrilera bidaiatu zuten, Livelyrekin batera, Swiften kontzertuan izateko.
Blake Lively en el público de The Eras Tour Madrid ¿ pic.twitter.com/zw4lBbjwnX
— Ludmila Rocha (@Falcohon) May 30, 2024
Aitana eta Alba Reche musikariak ere bertan ikusi genituen, baita Óscar Puente espainiar gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa ere.
AMO! La Aitana una swiftie más. #MadridTheErasTour pic.twitter.com/ltqfy10DXI
— ¿¿¿¿¿¿ Curioso De Todo¿¿ (@edusanzmurillo) May 29, 2024