Cargando...
Itxi

Jaialdiak

The Wave Picture, Bonny Doon, Tatta & Denso eta Andrea Buenavista, Boga Boga Festibalean

B. F. | EITB Media

2024/06/19

Jaialdiak bigarren edizioa ospatuko du irailaren 4tik 15era, Donostian. Sara Zozaya, Lisabö, Gorka Urbizu eta Mudhoney artistak ere bertan izango dira.

Boga Boga Festibala

Boga Boga Festibalak aurtengo edizioko hainbat izen berri iragarri ditu. The Wave Picture, Bonny Doon, Tatta & Denso, Giovazz, Mark Duti, Juan Tatorri eta Safety Trancek Donostian joko dute, irailaren 4tik 15era bitarte. Jaialdiaren lehen iragarpenetik luzatu egin dute ekimenaren iraupena, hasieran irailaren 6tik 8rako programa aurkeztu baitzuten.

Oholtza gainean ikusiko ditugu aurretik iragarritako Gorka Urbizu, Sara Zozaya, Lisabö, Ithaka, Melenas, Mudhoney eta Los Sara Fontan ere.

Chillida Lekun, Aieteko Parkean, Kursaalen, Kutxa Fundazioa Klubean eta Dabadaban egongo dira oholtzak.

Sarrerak

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, bono formatuan (35-40 euro bitartean) eta sarrera solte gisa (8-12 euro bitartean).