Bilbao BBK Live
Massive Attack, The Prodigy, Los Planetas eta Shygirlek irekiko dute Bilbao BBK Live jaialdia
B. F. | EITB Media
2024/07/11
17:00etan entzungo dira Kobetamendiko lehen akordeak. Nazioarteko izen entzutetsuen artean euskaldunak ere izango dira: Martin de Marte, Shinova eta Neska DJa.
Bilbao BBK Live jaialdiak gaur ekingo dio 2024ko edizioari, mundu mailako artista sonatuz osatutako musika programazio oparoarekin. 17:00etan hasiko da lehen zuzenekoa, Neskarekin (Basoa), eta Folamour artista frantsesaren elektronika doinuek itxiko dute lehen eguna (San Miguel oholtza). Arratsaldean zehar beroa egingo du, eta goizaldean 18 gradura arte jaitsiko da tenperatura.
23:00etan izango da eguneko hitzordu handia, Nagusia agertokian, Massive Attack eta The Prodigy kartel buruen eskutik.
Bitartean, nazioarteko zein bertako musikarien eskaintzaz gozatzeko aukera izango da Bilbao BBK Livek prestatutako zazpi guneetan (Nagusia, San Miguel, Beefeater, Txiki, Firestone, Basoa eta Lasai).
Jaialdiko lehen egunean, Martin de Marte zarauztarrek (17:30, Beefeater) eta Shinova berriztarrek (19:15, San Miguel) jarriko dute etxeko marka. Bestela, Sen Senra, Los Planetas, Queralt Lahoz, Jimena Amarillo eta El Buen Hijo izango dira ikusgai, espainiar poparen eszena oparoaren erakusle.
Elektronikak ere izango du toki propioa, bai Basoan baita bertatik kanpo ere. Bada, Shygirl britaniar artistak Club Shy izeneko formatua aurkeztuko digu (02:10, Txiki) eta Folamour artista elektroniko frantsesa izango da San Miguel oholtzaren itxiera apoteosikoko protagonista.
Cymande taldeak ezingo du jo, eta Los Punsetesek beteko du horien hutsunea.
19:00etan hitzordu berezia izango duzue Gaztearekin, bertatik egingo baitu ordubeteko zuzeneko saioa.
Zuzenekoen ordutegia, guneka
Nagusia
18:25 STIVIJOES
20:25 SEN SENRA
23:00 MASSIVE ATTACK
02:00 THE PRODIGY
San Miguel
17:45 DHARMACIDE
19:15 SHINOVA
21:35 AIR play 'Moon Safari'
00:50 LOS PLANETAS 'Super 8' lanaren 30. urteurrena ospatzen
03:35 FOLAMOUR (A/V)
Beefeater
17:30 MARTÍN DE MARTE
19:20 QUERALT LAHOZ
21:55 JIMENA AMARILLO
00:55 MEZERG
03:30 NEXO MALITO presenta: CRRDR + ALTA
Txiki
18:25 NEWDAD
20:30 LOS PUNSETES
23:10 DEATH FROM ABOVE 1979
02:10 SHYGIRL presents Club Shy
Firestone
17:45 EL BUEN HIJO
19:25 ORBIT
22:00 NUNATAK
Basoa
17:00 NESKA
19:30 KETIOV
22:00 SOFIA KOURTESIS dj set
00:30 CORMAC
03:00 DJ TENNIS
Lasai
Curated by RINSE FM
19:00 THRISTIAN
20:30 BEN HAUKE
22:00 YAW EVANS
23:30 ALETHA
01:00 FACTA & K-LONE
03:00 FYI ROBYN
Bereziak
Jaialdiak iraun bitartean, Bilboko kaleek ere izango dute musika eskaintza oparoa, Bereziak ekimenari esker. Ostegunean, Alba Reche (12:45) eta Martin Urrutia (14:00) Sala BBK kanpo aldeko oholtzara igoko dira.