Itxi

Saio berezia

Gazteak saio bereziak egingo ditu Kobetamenditik zuzenean, Bilbao BBK Livek iraun bitartean

B. F. | EITB Media

2024/07/05

Ostegunetik larunbatera, zuzenean izango gara, streaming bidez, 19:00etatik 20:00etara. Jaialdiko giroaren berri emango dizugu, eta bertan arituko diren artistak gure setetik igaroko dira.

Ibon Fernandez, Alain Perez eta Iraia Cambra, saio bereziko aurkezleak

Beste urte batez, Gazteak zuzenean emango dizue Bilbao BBK Liven gertatzen den guztiaren berri, uztailaren 11tik 13ra.

19:00etatik 20:00etara, zuzeneko saioa egingo dugu Kobetamenditik, eta irrati zein streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean.

Ibon Fernandez, Alain Perez eta Iraia Cambra saioko gidariek jaialdiko giroaren berri emango digute. Festibalean arituko diren artistak igaroko dira gure set berezitik, baita kolaboratzaileak ere.

Aurten, tokiz aldatuko dugu seta: Nagusia oholtzara iritsi aurretik topatuko gaituzue, bidearen ezker aldean.

Gure sare sozialak (Instagram, X eta TikTok) ere bertan izango dira Bilbao BBK Livek iraun bitartean, bertan gertatzen den guztiaren jarraipena zuzenean egiteko aukera emanez.

Gogoratu Bilbao BBK Liveren inguruko informazio guztia biltzen duen webgune berezia dugula Gaztean.