Bilbao BBK Live
Grace Jones, Parcels, Overmono eta Samantha Hudson, Bilbao BBK Liven bigarren egunean
B. F. | EITB Media
2024/07/12
Bertako taldeak ere ikusi ditugu Kobetamendiko oholtzetan: Melenas, EZEZEZ, Silitia eta STR.
Bigarren egunari ekingo dio gaur Bilbao BBK Live jaialdiak, Grace Jones, Underworld, Parcels, Overmono eta Samantha Hudsonen erritmoan. Lehenengo eguneko ajea gaindituta, 17:30ean hasiko da festa, Silitia bizkaitarren zuzenekoarekin (Beefeater). Euriak eta tenperatura jaitsierak lagundu ez duen arren, jaialdiko zaleek ez dute hutsik egin, eta ateak ireki bezain pronto hurbildu dira esparrura.
Nagusia oholtzan, honakoak izango dira eguneko hitzorduak: Melenas nafarrak (18:30), Khruangbin estatubatuarraren rock eta soul doinuak (20:20), Grace Jones ikonikoa (22:40) eta Underworld bikoaren elektronika (01:30).
Bestela, María José Llergok flamenkoa eta erritmo garaikideak uztartuko ditu San Miguel oholtzan (19:25), Ralphie Chooren doinu urbanoak entzungo ditugu Beefeater karpan (00:25) eta Samantha Hudsonen showarekin gozatuko dugu (Beefeater, 03:00).
Euskal Herrira etorrita, aipatutakoez gain, EZEZEZ (San Miguel, 17:35) eta STR (Firestone, 18:00) ere izango dira entzungai. Basoa gunean, elektronikaren zaleek ordu txikitara arte gozatzeko aukera izango dute, DJRUM, Jennifer Cardini eta Marcel Dettmannen set-ekin.
Bilbao BBK Liveko ostiraleko ordutegiak
Nagusia
18:30 MELENAS
20:20 KHRUANGBIN
22:40 GRACE JONES
01:30 UNDERWORLD
San Miguel
17:35 EZEZEZ
19:25 MARÍA JOSÉ LLERGO
21:30 PARCELS
00:05 MEUTE
02:50 OVERMONO
Beefeater
17:30 SILITIA
19:25 STANDSTILL
21:35 ALBERT PLA 'Rumbagenarios'
00:25 RALPHIE CHOO
03:00 SAMANTHA HUDSON
04:10 ORO JONDO
05:30 PARKINEOS
Txiki
18:30 KARAVANA
20:50 JORDAN RAKEI
23:00 EZRA COLLECTIVE
01:45 DERBY MOTORETA'S BURRITO KACHIMBA
Firestone
18:00 STR
20:00 DANIELA PES
22:05 AIKO EL GRUPO