Internet
Sareetan ikusia: Rosalíaren zuzenekoa eta Charli XCXen urtebetetze festa
B. F. | EITB Media
2024/08/06
Kataluniar artistak bere abesti berriaren zati bat erakutsi du Instagram Live bitartez. Asteburuan ere albiste izan da Rosalía, Charli XCX momentuko artistaren urtebetetze festako gonbidatuetako bat izan baita.
Björkekin ateratako "Oral" izeneko azken kaleratzetik bederatzi hilabete igaro diren honetan, Rosalíak abesti berri baten zati bat erakutsi die zaleei, Instagrameko zuzeneko batean.
Erakutsitakoak trap eta reggaetoi kutsua du hasieran, eta hyperpoparen bidetik ekiten dio kantak aurrera egin ahala. Segundo batzuk igarota, abestia gelditu eta "nahikoa da, hau preview bat baino ez da, hau da gaur erakutsi dezakegun guztia" esan du.
ADELANTO DEL NUEVO ÁLBUM DE #Rosalía AAAAAAAAA pic.twitter.com/wshlQExnvk
— Enol De Dios (@Enoldedios) August 6, 2024
Charli XCXen festa, 'brat' estiloan
Aipatutakoa ez da Rosalíak asteon emandako berri bakarra. Izan ere, Charli XCXen urtebetetze festako gonbidatuetako bat izan da. Egin dion opariak erabiltzaileen arreta deitu du: zigarroz eta marihuanaz beteriko lora sorta ilun batekin agertu da.
rosalía gifting charli xcx a bouquet with cigs for her birthday. pic.twitter.com/0ZybbSxJfG
— henri (@godgatica) August 4, 2024
Britainiar musikariaren brat diskoa urteko kaleratzee goraipatuenetariko bat izan da, eta bertan parte hartu duten hainbat artista gonbidatu ditu bere hogeita hamabigarren urtebetetzera. Sare sozialetan biral bihurtu diren hainbat bideotan ikusi dugunez, Lorde, Billie Eilish, Tove Lo, Nelly Furtado eta Sabrina Carpenter musikariak ere izan dira Los Angelesen egindako festan.
charli xcx celebrating her 32nd birthday playing girl, so confusing with lorde and guess remix with billie eilish pic.twitter.com/fPzqtZxEJY
— pop culture gal (@allurequinn) August 4, 2024
Billie Eilish eta Lorderen kasuan, Charliren urtemuga omentzeaz gain, berarekin egindako elkarlanak ospatu dituzte. Bada, duela egun gutxi ezagutu dugu Charli XCXen "Guess" abestiaren remixa, Eilishekin elkarlanean egindakoa. Lordek ere jarri du bere alea braten, "Girl, so confusing" abestiaren bertsio zintzo eta hunkigarriarekin.