Joko Olinpikoak
Billie Eilish, Snoop Dogg eta Red Hot Chili Peppers, Olinpiar Jokoen itxieran
B. F. | EITB Media
2024/08/09
Abuztuaren 11n izango da amaiera gala, Parisen. Musikariak, ostera, Los Angelesen izango dira "aurretik grabatutako eta zuzeneko ikuskizunez jositako" show batean.
Abuztuaren 11n bukatuko dira Parisko Olinpiar Jokoak, amaiera ekitaldi ikusgarriarekin. Musika egitarauari dagokionez, Billie Eilish, Snoop Dogg eta Red Hot Chilly Peppers arituko dira, Varietyk argitaratutako informazioaren arabera.
Los Angelesen arituko dira aipatutako artista eta taldeak, "aurretik grabatutako eta zuzeneko ikuskizunez jositako" ikuskizunaren baitan.
Amaiera galaren helburuetako bat Paris eta Los Angeles arteko lotura egitea izango da, bertan jokatuko baitira 2028ko Olinpiar Jokoak.
Baieztapen ofizialik ez dagoen arren, Parisen bertan beste hainbat talde eta artista ikusteko aukera izango dugula diote hainbat komunikabidek. Horien artean, Phoenix eta Air talde frantsesak daude.