Itxi

Musika

Iseo & Dodosound, La Txama, Queralt Lahoz eta Ganibet, asteburu honetan, Atlantikaldian

B. F. | EiTB Media

2024/09/20

Errenteriak ateak irekiko dizkio zuzeneko musikari, beste urte batez, Atlantikaldia jaialdiaren baitan. Kontzertuez gain, tailerrak, bisita gidatuak, dantza, sukaldaritza eta hitzaldiez gozatzeko aukera izango da.

Atlantikaldiaren kartela

Asteburuan, Errenteriak Atlantikladia kultur topagune eta musika jaialdia hartuko du.

Bele, Iseo & Dodosound, La Txama, Queralt Lahoz, Safu, Maddi Oihenart, Azul Ferreira, Akaleia, Bichos Raros, Ganibet eta beste hainbat artista zuzenean ikusteko aukera emateaz gain, kultur programazio oparoa aurkeztu du jaialdiak.

Izan ere, bisita gidatuak, hitzaldiak, kirolak, dantzak eta gastronomiak paper garrantzitsua izango dute festibalak iraun bitartean. Ekintza hauek guztiak lau gunetan banatuko dira: Itsasargi Nagusia, Herriko Plaza, Herrixka eta Kalekaia.

Zuzeneko guztiak doakoak izango dira. Bestelako ekitaldien berri izan nahi baduzu, sartu hemen.

Kontzertuak, guneka

Irailak 20, ostirala

Itsasargi Nagusia

20:00 Francisco El Hombre (+La Furia)

23:00 Queralt Lahoz (+Safu)

Herriko Plaza

17:00 The Donkey Riders

19:00 Esanezin

21:30 Azul Ferreira

Herrixka

20:30 Ane Martija

22:30 Kbless DJ Set

Kalekaia

18:00 Akaleia

20:00 Ganibet

22:00 Safu

00:00 Bichos Raros

Irailak 21, larunbata

Itsasargi Nagusia

20:00 Morgane Ji

23:00 Iseo & Dodosound

Herriko Plaza

13:00 Celtic Tides (+Errenteriako Musika Banda)

19:00 La Otra (+Emakumeen Etxeko kantu taldea)

21:30 Elh Malick

Herrixka

20:30 Samba Badago

22:00 High Alai DJ Set

Kalekai

18:00 RIG3L

20:00 Sotoalde

22:00 La Txama

00:00 Lamia Mari

Irailak 22, igandea

Herrixka

13:00: DJ Katanga