Itxi

Jaialdiak

ETS, SÜNE, Maskak, Marabiyak Sound eta DJ Reimyk osatu dute 29. Hatortxu Rocken kartela

B. F. | EITB Media

2024/09/18

Abenduaren 28an ospatuko dute jaialdiaren azken aurreko edizioa, Atarrabian.

SÜNE

Hatortxu Rockek SÜNE, Maskak, Marabiyak Sound eta DJ Reimyren izenak iragarri ditu, eta jaialdiaren 29. edizioko kartela itxi du.

Abenduaren 28an, Atarrabian joko dute aipatutako taldeek, Tatxers, Su Ta Gar, Sofokaos, Lendakaris Muertos, Unidad Alavesa, Arene 6, Kop, Les Testarudes, Roba Estesa, Goxua 'N Salsa, Apotheke eta TOCekin batera.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 25 euroan. Gainera, Hatortxuren 29. eta 30. edizioetako (azken-aurrekoa eta azkena) bono bikoitzaren eskaintza berezia agortuta, bigarren eskaintza berezi bat egin dute: bi edizioetarako sarrera, 105 euroan.