Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Cecilia Payne: “Ez genuen pentsatuta disko hau ateratzea”

Talde bizkaitarreko Jone eta Barezi gurean izan ditugu, plazaratu berri duten EPa mintzagai.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Cecilia Payne laukote bilbotarrak "Pink Town" izeneko EPa atera berri du. Taldeko Jone eta Barezi "B Aldea"n izan dira, diskoaren sorkuntza prozesua hizpide.

Aurreko diskoarekin lotura duen arren, taldearen segurtasun gunetik atera direla aitortu dute musikariek. Gainera, bidaia gisa planteatu dutela azaldu dute Jonek eta Barezik.

Lan berri hau ateratzea aurreikusita ez zuten arren, Rockein lehiaketaren azken edizioa irabazi eta horri esker grabatu dute "Pink Town".

Hemen ikus dezakezu talde bizkaitarraren hirugarren laneko "Mirror" abestiaren bideoklipa.

Audioak (1)