Kargatzen...
Itxi

Ainhoa Vitoria ''B Aldea''n

20 urte ditu eta nostalgiaren erregina berria da: nor dago Pinkpantheress artistaren atzean?

Pinkpantheress musikari britainiarraren musika ekarri digu Ainhoa Vitoriak bere asteroko tartean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ainhoa Vitoria PinkPantheress artista gaztearen inguruan aritu da "B Aldea"n. Britainiarra da, 20 urte ditu eta "Break It Off" abestiarekin egin zen biral TikToken, hiru milioi erreprodukziotik gora lortuta.

Sare sozialetan lortutako arrakasta tarteko, PinkPantheressek "To Hell With It" mixtapea autoekoiztu eta kaleratzea lortu du. Bere musika "new nostalgic" (nostalgia berria) gisa definitu du artistak berak, gaizki sentitu arren ondo daudela esatera behartuta dauden belaunaldi baten parte dela argudiatuz.

Erabiltzen dituen melodia itsaskorrek eta letra nostalgikoek "sad girl"en (neska tristeak) ikono bihurtu dute. TikTokez gain, Instagramen, Spotifyn eta Youtuben publikatzen ditu bere abestiak.

Artista britainiarraren bilakaera profesionala geldiezina izaten ari da; izan ere, unibertsitateko korridoreetan musika grabatzen hasi eta Parlophone zigilu ezagunarekin "Attractec To You" izeneko singlea kaleratzera iritsi da.

Audioak (1)