Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Bananasek kontzertu bat emango du laster eta “B Aldea”n kontatu digute esklusiban

Itzal Uranga "B Aldea"n izan da, "Garun eta eztarri" izeneko EPa aurkezten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bananas taldeko Itzal Uranga izan da "B Aldea"n, "Garun eta eztarri" izeneko bigarren EPa aurkezten.

Diskoaren izenaz galdetuta, "Gartxoten ahotsaren atzean garun potente bat" dagoela azaldu du Urangak, eta hortik datorrela azken lanaren titulua. Izan ere, talde "ahots-zentrista" dela azaldu du elkarrizketatuak.

Besteak beste, Viva Belgradoko Candido Galvezekin elkarlanean egindako Zama abestiaz aritu dira Itzal Uranga eta Julen Idigoras.

Bi lan publikatu dituzten arren, Bananaseko kideek ez dute kontzerturik eman oraindik. Hala ere, Urangak saioan aurreratu duenez, laster emango du taldeak bere lehenengo zuzenekoa.

"B Aldea"ko "Behekaldea" tartean grabatu genuen Bananas talde donostiarraren lehen EPko "Ulia" singlea.

Audioak (1)