Kargatzen...
Itxi

Izaroren gomendioa

Marti Perarnau: Mucho taldeko ahotsa eta Zahararen ekoizlea

Mucho taldearen musika ekarri du Izaro Andresek. Gainera, Marti Perarnau musikariaren obran sakondu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mucho taldearen obra da Izaro Andresen asteko gomendioa, "B Aldea"n. 2010ean sortu zen proiektua, Sunday Drivers taldea desegin ostean. Bertako Fausto Perez, Miguel de Lucas eta Carlos Prieto musikariek abiarazi zuten banda, Marti Perarnau letrista eta abeslariarekin batera.

2011n atera zuten lehen diskoa, "Mucho" izenekoa. Atzetik etorri dira "El apocalipsis según Mucho", "Pidiendo en las puertas del infierno" eta "¿Hay alguien en casa?" lan luzeak.

Taldeko abeslariak dituen beste proiektuez ere aritu da Izaro. Bada, besteak beste, Zahararen teklista eta ekoizlea da Perarnau. Besteak beste, biek elkarrekin abesten duten Soy un aeropuerto abestiaren bertsioa entzun dugu Izarorekin.

Zahararen bandan eta ekoizpenean aritzeaz gain, _juno izeneko proiektua sortu zuten elkarrekin, 2019an. Ordutik, hainbat zuzeneko eskaini dituzte.

Audioak (1)