Kargatzen...
Itxi

Musika

Verde Prato, Mazmorra, Mursego eta looperra maisutasunez erabiltzen duten euskal musikariak

Looper izeneko gailuaz eta erabiltzen duten euskal artistez aritu da Lorea Argarate, "B Aldea"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Looperraz, loop edo bukleak egiteko gailuaz, aritu da Lorea Argarate "B Aldea"n. Artista jotzen ari den soinua grabatu eta errepikatzeko tresna da, musika elektronikan barra-barra erabiltzen dena.

Diseinu grafikoan erabiltzen den Photoshop programarekin alderatu du Argaratek looperraren funtzionamendua, gailuak geruzak sortu (abestien kasuan, pistak) eta produktu originala eraldatzeko aukera ematen baitu.

Looperra erabiltzen duten taldeak aipatzen hasita, Verde Prato, Mazmorra eta Mursego euskal taldeen lanaz aritu da "B Aldea"ko kolaboratzailea.

Audioak (1)