Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

“Betiko segurtasun eta indar erakustaldien gainetik, sinesten dut rapak balio duela ahulguneak erakusteko”

"Terapia" izeneko estreinako lan luzea aurkeztu digu Ødeiek, "B Aldea"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ødei rap musikariak "Terapia" izeneko lehen lan luzea aurkeztu du "B Aldea"n. 2zio taldean ezagutu genuen Odei Barroso, bakarkako ibilbideari ekin aurretik.

Erreferenteez galdetuta, batez ere frantziar musikari urbanoetatik edan duela azaldu du artistak. Gainera, Euskal Herrian raparen eszenaz aritu da, baita drill generoak gurean izan duen eraginaz.

Gaiei dagokienez, musikaria sinistuta dago rapa "ahulguneak" erakusteko tresna izan daitekeela. Bada, Ødeiren ustez, euskaraz ekoizten den rapa arnas gunea izan daiteke euskal eszenan, maskulinitatearen aldarriarekin bat egiten ez duten raperoak baitaude.

Audioak (1)