Itxi

Musika

Identitatea birpentsatzen, musika urbanoaren bidetik: Villano Antillano, Kae Tempest eta Euskoprincess

Hiru artista hauen ibilbide musikalaz, identitateaz eta militantziaz aritu da Ainhoa Vitoria "B Aldea"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Musika urbanoaren panorama astintzen ari diren hainbat artista trans ekarri ditu Ainhoa Vitoriak, "B Aldea"ra.

Hasteko, azken astean biral bilakatu den Bizarrapen 51. sesioa. Villano Antillano Puerto Ricoko artista izan da Bizarrapen estudiotik pasatutako azken gonbidatua. 27 urteko musikariak ez bitar eta transgenero gisa definitzen du bere burua.

Bere diskografian, berebiziko garrantzia dute LGTBI+ kolektiboaren aldarriek. Hala, identitate disidenteak mesprezatzeko erabiltzen diren hitzak etengabe erabiltzen ditu, ahalduntze ariketa bat eginda, bere abestien letretan.

Kae Tempest britainiar rap musikaria da Ainhoa Vitoriak ekarritako bigarren artista. Trantsizioa egiten ari den musikariak ere LGTBI+ kolektiboaren aldeko militantzia publikoa egin izan du azken urteetan.

Azkenik, Euskoprincess hernaniar musikaria aipatu du "B Aldea"ko kolaboratzaileak. "Hollywood Star System" izeneko diskoa publikatu berritan, La Zowirekin arituko da Dabadaba aretoko oholtza gainean, asteburu honetan.

Audioak (1)