Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Asier Olabarrieta, Islabat: “Bolada txar batean bizitakoak islatu ditut disko honetan”

Islabat taldeko Asier Olabarrieta "B Aldea"n izan da, "(K)Ito" izeneko lehen diskoa aurkezten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Asier Olabarrieta elgoibartarraren proiektua da Islabat. Estreinako diskoa, "(K)Ito", aurkeztu du Asierrek berak "B Aldea"n.

Orain arte emandako kontzertuekin eta diskoak izandako harrerarekin pozik dago elkarrizketatua.

Garai ilun baten itxiera gisa planteatu du diskoa, artistak Julen Idigorasi azaldu dionez. Islabaten musikak rocketik eta doinu ilunetatik edaten du, "isla bakar batean hamaika egonezin islatzen dituen" letrekin.

Zuzenekoetan, Andoni Alonso, Jesus Jimenez eta Aitzol Mujika musikariak ditu bidaide.

Audioak (1)