Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

GARRAIO: “Remember txiki bat da, egungo erritmoekin uztartuta”

Gorka Cabello artista durangarrak "GARRAIO" aurkeztu digu, bere bakarkako proiektuarekin ateratako lehen diskoa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gorka Cabello, GARRAIO proiektuaren atzean dagoen artista, "B Aldea"n izan da. Artista durangarrak estreinako lan luzea atera berri du: "GARRAIO".

Euskaraz egindako pop-punk estiloa jorratzen du GARRAIOk. Autogestioa izan da Cabellok aukeratutako bidea, eta inguruko artista eta musikariez baliatu da lehen lan luzeari forma emateko.

Erreferentziengatik galdetuta, 90eko bukaera eta 2000ko hamarkada bitarteko taldeak aipatu ditu: Blink 182, Green Day eta Sum 41 kasu.

Audioak (1)