Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Rig3l goizuetarraren ‘sad trap’a, iluntasunetik sortzen den argi printza

Rig3l artista goizuetarra ezagutu dugu ‘B Aldea’n. Duela lau urte ekin zion bere ibilbide musikalari, ‘Sad’ eso ‘sad trap’ estiloa jorratuz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Yoni Salaberriaren goizuetar gaztearen proiektu musikala da Rig3l. Sad edo sad trap estiloan, izar baten izena aukeratu zuen izen artistiko gisa, "iluntasunean ikusten den argi txiki horri" erreferentzia eginez.

Duela lau urte hasi zen musika sortzen, bere bizitzako une zail batean, lagun batek bidalitako baseetatik abiatuta.

Marrazkilaria ere bada Rig3l, eta bere musika animazioekin laguntzen du. Hala, etorkizuneko zuzenekoetan "gauzak modu berezi batean" egin nahi dituela azaldu dio Julen Idigorasi.

Gonbidatuaren 'NIRE BIDETIK' eta 'BEYOND' abestiak entzun ditugu 'B Aldea'n.

Audioak (1)