Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Nize: “Grabatzeko beste modu bat probatzeko aukera eman digu diskoak”

Nize taldeko Andrea eta Niko “B Aldea”n izan dira, EP berria hizpide.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zu Lo Han izeneko EPa aurkeztu dute Nize taldeko Andreak eta Nikok "B Aldea"n.

Bertan aurkituko dugunaz galdetuta, disko melodikoagoa dela azaldu dute. Soinu aldetik, aurretik egindakoa baino "garbiagoa" dela diote Nizeko kideek.

Taldearen izaerari dagokionez, musikaren munduan berriak izaten jarraitzen duten artistatzat dute euren burua. Alegia, azaldu dute, urteotan ikasitakoaren eskarmentua duten arren, bandaren bilakaera etengabeko irakaspena izaten ari dela.

Audioak (1)