Itxi

ELKARRIZKETA

Orbel: “Gauza berriak egiten ditugu, kanpotik ekarritako eraginekin, baina gure sustraietatik edanez”

EITB MEDIA

Txomin Urriza Orbel taldeko gitarrajolea "B Aldean"n izan da, taldearen bigarren lan luzea aurkezten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Lur Hezea" izeneko diskoa argitaratuko du Orbel talde baionatarrak. Txomin Urriza gitarrajolea "B Aldean"n izan da, taldearen bigarren lan luzea aurkezten.

Disko honetan instrumentu tradizionalak baliabide berriekin uztartu dituzte, izan ere, taldeko lau lagunek dute bere mundu musikal propioa; musika klasikotik hasita, metal eta punk estiloetara arte.

Dena den, euskal eragina ere dute bere abestiek. Urrizak adierazi duenez, gauza berriak egiten saiatzen dira kanpotik ekarritako eraginekin, baina euren "sustraietatik edanez".

Diskoaren aurrerapen singelak dagoeneko kaleratu dituzte. Diskoa argitaratzeko orduan bideoklipak egin ordez, hori osatzen duten 8 kanten "mini klipak" egitea erabaki dute. Alegia, gitarrajolearen hitzetan, taldearen musika oso bisuala da, eta hori adierazi nahi dute.

Audioak (1)