Kargatzen...
Itxi

Teknologia

Chat GPT: edozein (?) galderari erantzuteko balio duen IA

Lorea Argaratek adimen artifiziala izan du hizpide "B Aldea"n. Zehazki, idatziz galderak erantzuten dituen txat bitxi bat ekarri digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lorea Argarate "B Aldea"ra bueltatu da, azkenaldian bolo-bolo dabilen gai batekin: Chat GPT. Tresna informatiko honek edozein galdera erantzuten dizu, idatziz, adimen artifizial (IA) bitartez.

Argaratek kontatu digunez, ikasleek asko erabiltzen dute, informazioa bilatu eta lanak osatzeko. Musikaren munduan ere erabiltzen hasia da, letrak sortzeko, inspirazioa bilatzeko edo baliabide teknikoen inguruan galdetzeko ere balio baitu.

Teknologia baliagarria den arren, euskarazko edukietan hobetu beharra duela kontatu digu kolaboratzaileak. Izan ere, hainbat proba eginda, euskal eszenako artista famatuak ez dituela erantzun dio GPT txatak.

Z belaunaldia aitzakia hartuta, Bilbo inguruko bi talde gazte ekarri dizkigu: Amygdala eta Mandragora. Azkenik, tresnaren erabilerak dituen argi-ilunen inguruko hausnarketa egin du Argaratek: Chat GPTri bai, baina pentsamendu kritikotik eta dituen gabeziez ohartuz.

Audioak (1)