Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Olaia Inziarte: “Ahaldunduen sentitu naiz txikien sentitu naizen momentuetan”

'Lehengo lepotikan burua' diskoaz, kaleratzeak ekarri dionaz eta ahalduntzeaz, Olaia Inziarterekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lehengo lepotikan burua izeneko estreinako diskoa aurkeztu digu Olaia Inziartek "B Aldea"n. Lanak izan duen harrerarekin eskertuta dago bakarlari nafarra, baita emozio asko aldi betean bizi dituenaren nahasmen sentsazioak zeharkatuta.

Diskoa grabatu eta argitaratzean ahaldunduta sentitu da Inziarte, istorio indibidualak nolabait kolektiboak izan daitezkeela konprobatuta. Horregatik, disko "arras humanoa" geratu zaiola uste du; bai kantek izan duten harrera beroarengatik baita prozesuan izandako bidelagunen epeltasunarengatik.

Lana kaleratzeak utzitako arrasto emozionalaz galdetuta, burua eta gorputza beste leku batean dituela aitortu dio artistak Julen Idigorasi. Izan ere, diskoak ekarritako guztiak blokeo emozional bat eragin dio: ezin du gehiago sentitu, "onerako zein txarrerako".

Lehengo lepotikan buruan aurki daitezken elementu musikaletan nabaria da Inziartek bere inguruari egindako omenaldia. Letretan zein baliabide artistikoetan ere hori erakusteko beharra zuela azaldu du artistak, eta zentzu horretan asebeteta dagoela azpimarratu.

Audioak (1)