Kargatzen...
Itxi

Musika

Ice Spice, bi urtean Bronxeko diven Olimpoan sartzea lortu duen artista

Ainhoa Vitoriak estatubatuar artistaren 'hit'ak ekarri dizkigu "B Aldea"ra.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ice Spice artistaren lana ekarri digu Ainhoa Vitoriak "B Aldea"ra. Albiste izaten ari da Bronxeko (New York) artista azkenaldian.

23 urte ditu eta 2021ean hasi zen musika egiten. Bere ospearen benetako eztanda, baina, azkenaldian bizi izan dugu, TikTok plataformari esker.

Jaio zenetik diva sentitzen dela aitortu izan du musikariak hainbat elkarrizketetan. Nicky Minajekin konparatu izan dute sarritan, egiten duen musikarengatik eta fisikoki ere antza dutelako.

Artistaren "in ha mood", "Munch" eta "Bikini Bottom" entzun ditugu zuzenean, Ainhoa Vitoriaren eskutik.

Audioak (1)