Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Mamu: “Haxotzen kontzeptua desnaturalizatuta zegoen, erabakiak bulkada bat bilatzeari erantzuten dio”

Taldeko Jokin Erkoreka "B Aldea"n izan da, Mamu izenpean atera duten lehen diskoa aurkezten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mamu taldeko Jokin Erkorekak Mapa eta lurraldea izeneko diskoa aurkeztu du "B Aldea"n. Taldearen lehen lan luzea da ekarri digutena, bandako kide batzuk aurretik ezagutzen genituen arren (Haxotzen jotzen zuten).

Taldearen izena aldatzeak izanaren eraldaketa ere ekarri du, ia ezinbestean. Bada, Haxotzeko hainbat kidek banda utzi zutenean, abestiak egiten jarraitzeko pultsioari erantzun zioten, kontzeptu aldaketak eginda.

Ilusio berri bat behar zuten, bulkada bat. Eta lortu dute. Jokin Erkorekak azaldu duenez, "ilusio berri bat" behar zuten, Haxotzen kontzeptua dagoeneko "desnaturalizatuta" zegoelako. Bulkadari so eginda, Lore hilak diskoaren ildotik joan zitezkeen abestiak bildu dituzte, hardcore melodikoaren bideari eutsita.

Eraginez eta inguruan dituzten taldeez ere hitz egin digu artistak. Santutxu eta Bolueta inguruan harrobi interesgarria dagoela aipatu du; tartean, lagun dituzten Txopet eta EZEZEZ bandak.

Audioak (1)