Itxi

Tendentziak

TikTok eta zuzeneko musika: oholtza gainean zein azpian eduki sortzaileak egotearen argi-ilunak

Gero eta gehiago dira euren kontzertuak sare sozialetara bideratuta diseinatzen dituzten artistak. Ainhoa Vitoria TikTokek zuzeneko musikan eragin duen paradigma aldaketaz aritu zaigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

TikTok plataformak musikaren industrian izan duen eragina izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n. Zehazki, aplikazioaren arrakastak kontzertuen forman izan duen eragina izan du aztergai.

Rosalíaren Motomami, Lady Gagaren Chromatica eta The 1975en At Their Very Best birak adibide gisa hartuta, egungo artista askok euren kontzertuak sare sozialetan kontsumitzeko errazak izateko (pantalla horizontalak, errealizazio azkarra, argi diseinu erakargarriak…) pentsatzen dituztela azaldu digu kolaboratzaileak.

Honakoa da zuzeneko musikaren paradigma aldaketaren helburua: kontzertuan egoteko aukera izan ez duen edonork bere mugikorretik esperientzia gozagarria izateko aukera ematea eta kontzertuko une bereziak biral bihurtzea.

Baina kontzertua irisgarri eta erraza bilatzeak baditu artisten zein publikoaren esperientzian eragin ditzaketen albo-kalteak. Bada, gertatzen den guztia grabatu eta TikToken biral bihurtzeko gogoa zuzenekoa bera disfrutatzeari gailentzen zaio, gero eta gehiagotan.

Gainera, orain artekoa baino azalekoagoa den kontsumo honek kontzertuetako giroa aldrebesten duela erantsi du Ainhoa Vitoriak. Sarritan, publikoa TikToken biral bihurtu den minutu bateko unearekin soilik geratzen baita, bertan bizitako esperientziaren ezaugarri "ukigarrien" gainetik.

Audioak (1)