Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Zinezen ‘Izan Ala Ez Izan’: identitatearen bilaketa, kolaborazioz beteriko EPan

Aimar Jimenezek Zinezen EP berria aurkeztu digu “B Aldea”n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aimar Jimenez artista "B Aldea"n izan da, Zinez taldearen Izan Ala Ez Izan EPa aurkezten. Iruñerriko bandaren bigarren albuma da plazaratu berri dutena.

Taldekideek institutuan ezagutu zuten elkar, eta ordutik euren nortasuna bilatzen dihardutela dio Aimarrek. Hain zuzen ere, bilaketa lan horri egiten diote erreferentzia EP berriaren izenarekin.

Diskoko kolaborazioen aitzakian (Burutik, Ibil Bedi eta Skabidean), Iruñerriko eszena izan dute hizpide Julen Idigorasek eta elkarrizketatuak. Egungo tokiko eszenan komunitate gisa funtzionatzen dutela azaldu du Aimarrek.

Audioak (1)