Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Ganibet: “Sakanan oso ohituta gaude doinu gitarrero eta analogikoei, eta horri buelta eman nahi diogu”

Ekain Alegrek Ganibet izeneko proiektua aurkeztu digu "B Aldea"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ganibet bikote altsasuarra ezagutu dugu "B Aldea"n, Ekain Alegre taldekidearen eskutik.

Orain arte bi abesti kaleratu dituzte, bertsioak biak: "Xorieri" (Erramun Martikorena) eta "Berriro" (Altxatu).

Elektrotxarangaren mundutik datoz Ekain eta Amaiur, bertan ezagutu zuten elkar. Elkarrizketatuak azaldu digunez, abestien remixak egiten hasi ziren, denbora pasa gisa, eta orain iritsi zaie serio hartu eta kaleratzeko unea.

Doinu tradizionalak popa, elektronika eta 90eko hamarkadako ukituekin uztartzen dituzte. Bertsioak egiteko orduan, abestiak aukeratzeko proba-akats metodoa erabiltzen dutela dio Ekainek.

Erreferenteez galdetuta, J Martina, Merina Gris eta Mirua aipatu ditu Ganibeteko kideak.

Audioak (1)